Prozesuaren egutegia
- Ohiko matrikula-aldia: 2026ko ekainaren 15tik 30erara, biak barne.
- Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea: 2026ko ekainaren 19ra arte, egun hori barne.
- Itxarote-zerrendaren indarraldia: 2026ko irailaren 30era arte, egun hori barne.
* Zerrenda guzti hauek ikusgai egongo dira Ikasgunean (https://ikasgunea.euskadi.eus/eu/
Matrikula nola egin
Informazio dokumentua
Hurrengo dokumentu honetan matrikulari buruzko informazio guztia daukazu:
BATXILERGOA 26-27 MATRIKULARAKO DOKUMENTUA
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
1. NANaren fotokopia
2. IES Ibarrekolanda BHIko matrikula-orria (hezkuntza eskaintzaren orria) beteta
Arte Plastikoak
Musika eta Arte Eszenikoak
Gizarte Zientziak
Zientzia eta teknologia
3. Ikaslearen irudia erabiltzeko baimen-orria beteta
4. Hezkuntzako ordenagailu eramangarriak erabiltzeko onarpen ala errefusatze adierazpena
5. Ikasleak jarduera osagarrietako irteteko baimen-orria beteta
6. Ikasketen gastuak* ordaindu izanaren frogagiria: Kutxabank ES61 2095 0611 0132 0057 1296
Arte Plastikoak
2. Batxilergoa: 65€ + Hartutako irakasgaiak (AGPT 20€, Eszenografia 15€, Diseinua 5€)*
Musika eta Arte Eszenikoak
2. Batxilergoa: 50€ + Hartutako irakasgaiak (Eszenografia 15€, Arte eszenikoak 10€)*
Gizarte Zientziak
2. Batxilergoa: 50 €*
Zientzia eta Teknologia
2. Batxilergoa: 50 €*
7. Aurreko ikasturteko bukaerako notak (2024/25ko notak)
8. EAEtik kanpo etorritako ikasleak: Espediente Akademikoa.
Hautazko dokumentuak:
9. C1 euskara ziurtagiria edo oinarrizko maila prestatzeko ikastarorako izen-emate orria beteta (eskolaz kanpoko jarduera)
10. First ziurtagiria prestatzeko ingeles ikastarorako izen-emate orria beteta (eskolaz kanpoko jarduera) (Oraindik zehaztu gabe dago)
11. Ikastetxeko Guraso Elkartearen (IGE) kide izateko diru-sarreraren frogagiria
*Ikasketen gastuak:
Matrikula egiterako orduan, IES Ibarrekolanda BHIko OOGek onarturiko erabakiaren arabera (2019eko apirilaren 4koa), gure ikastetxeko ikasle bakoitzak 35 €-ko ordainketa egin beharko du hainbat gastu orokorretarako. Diru kopuru horretan, besteak beste, honakoak sartzen dira: ikastetxearen antolamendu-gida, fotokopiak eta bestelako material didaktikoak, eta gure ikastetxeko ikasle guztiek parte hartzera bideratutako hainbat jarduera osagarri (museoak bisitatzea, antzezlanak, erakusketak, kirol jarduerak, tailerrak, bidaia kulturalak eta beste hainbat).
Honi buruzko informazio gehiago azalpen dokumentuan.


