Publizitate Grafikoa eta Dekorazio-lanen proiektuak eta zuzendaritza. Matrikula 2026/2027

Prozesuaren egutegia

  • Sarbide-proba espezifikoan izena ematearekin batera, onarpen-prozesuan izena eman beharko duzu. Prozesu honetan, zure datuez gain, zer ikastetxe eta zer ikasketa egin nahi dituzun adieraziko duzu, lehentasun-hurrenkeran.
  • Onarpen eskaera on-line egingo da Ikasgunearen bidez (leiho berri batean irekitzen da).
  • Onarpen-eskaeren bilketa. Laguntza dokumentua (leiho berri batean irekitzen da)

Ebazpena, onarpena (leiho berri batean irekitzen da)Ebazpena, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, arte plastikoetako eta diseinuko irakaskuntza profesionaletako goi-mailako heziketa-zikloetan 2026/2027 ikasturterako matrikulatzeko prozedura arautzen duena.

Epeak:

  • Ohiko aldia
    • Lehengo fasea: 2026ko ekainaren 12tik 16ra, biak barne.
    • Bigarren fasea: 2026ko ekainaren 18tik 19ra, biak barne.
  • Aparteko aldia (plaza librerik badago):
    • Onartutakoak: 2026ko uztailaren 19tik 13ra, biak barne.
    • Plaza libreak: 2026ko uztailaren 14tik eta 15era
Matrikula prozesua azaltzen duen dokumentua

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1. Mailako ikasleek
1. NAN edo AIT (atzerritarra izanez gero)
2. Derrigorrezkoa titulua

Irakaskuntzetan sartzeko derrigorrezkoa den titulu akademikoaren kopia konpultsatua edo tituluaren kopia jatorrizko tituluaren aurkezpenarekin batera, edo berariazko sarbide-probaren gainditze-ziurtagiria edo sarbide-proba egitetik salbuetsita dagoen egiaztagiria.

Ikasle guztiek
3. Ikaslearen irudi baimena
4. Eskola materialaren ordaingiria

Eskola-materialerako eta hainbat jardueratako gastuak estaltzeko diru ekarpena dela eta, ikastetxearen kontu korrontean egindako diru-ekarpenaren frogagiria ematea.

Gastu orokorrak 35€ + Jarduerak 50€ = 85€

Kutxabank. ES61 2095 0611 0132 0057 1296

5. Jardura osagarrietan parte hartzeko baimena
Nahi izanez gero
Comments are closed.