Agenda 2030

Ibarrekolanda BHIn Agenda 2030-eko helburuekin bat gatoz eta bai natura babeste- eta berpizte- jardueretan bai eta gizarte juxtuagoa lortzeko erronkan egiten dugu lan. Espezialitate desberdineko lau irakasle batzen gara astero esku-artean ditugun proiektuei bultzada emateko.

Agenda 2030 Instagram

Gela bakoitzean ekodelegatuak daude eta hauek beren geletako ikaskideei igaroarazten diete informazioa. Proiektu nagusia ortua da, jakiak eta poza ematen diguna. Agenda 2030 proiektuaz gain, Ibarrekolanda BHIn  STEAM proiektuan ere parte hartzen dugu, bi proiektuen artean sortzen diren sinergiak aprobetxatuz.

2023-2024 ikasturteko proiektu nagusia Mikrobasoa 2.0 izango da

2023-2024 ikasturteko proiektu nagusia Mikrobasoa 2.0 izango da, instiko atzeko aldean sortzen ari garen kanpogo gela: egurrezko estruktura, landare aromatikodun lorontzi handiak babestuko dituena. Hor ekosistema berria jaio eta hazteko asmoz eta aurreko ikasturteko proiektuari jarraipena emanez. Loreak maite ditugu eta zomorroak ere bai.

Agenda2030 flyerra

Hortaz aparte, mota desberdineko ekitaldiak eta kanpainiak egiten ditugu: Saharako karabana, non elikagaiak jaso ditugun hara bidaltzeko; birziklapenaren gaineko sentzibilizazioa eta heziketa, non ikasleek txandaka hartzen dute ardura papera birziklatzeko eta paper-birziklatua egiteko tailerra abian jarri duten; eta hiritik kanpora egiten ditugun irteerak, bai kostaldera bai barnealdera (Azterkosta, Ibaialde, Aztertu natura, Lurzorua, Kalitatea topera!) natura hobeto ezagutzeko asmoz. Leonardo da Vinci-k zioenez, “ezin da maitatu ezagutzen ez dena eta ezin da defendatu maite ez duzuna.” Topaketak, jardunaldiak eta gonbidatu bereziak izaten ditugu gurean; eta gainera irakasle guztion eguneroko ahalegina, zuzenean edo zeharka Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko bideratua dagoena, bakoitzaren ezagutza-eremuko ikuspuntutik.

Agenda2030 flyerra
Agenda 2030 flyerra