Indartze eskolak eta hainbat tailer arratsaldeetan.
DBHko 1.zikloko ikasleei bideratutako eskola orduetatik kanpoko laguntza programa da, eta honen bidez bitartekoak eman nahi zaizkie egoera zaurgarrian dauden ikasleei, denbora osagarri bat erabili dezaten beren eskolako atzerapenari aurre egiteko edo hura prebenitzeko. Helburu nagusia da ikasle horien oinarrizko gaitasunak garatzea, batez ere ikasgai instrumentalak indartuz, irakurketa landuz eta lanaren antolaketa hobetuz eta ikaste-ohiturak eskuratuz.
Eskola Laguntzarako programa bat eta laguntzaren egitekoa ez da ohiko irakasleak ordeztea edo haiek irakatsitakoa edo haien egitekoak bikoiztea; aitzitik, laguntza horren egitekoa da ikasleei laguntza indibiduala eta kolektiboa ematea, beren eskolako lanetan sortzen zaizkien zailtasunak gaindi ditzaten. Berariaz, Â ikasleari laguntza emango zaio: