Ortua

Ortuko proiektuarekin bultzatzen dugu ikasleek kontzientzia hartzea elikagaien gaiaren inguruan eta naturarekiko harreman zuzena izan dezaten.

Egunero jaten dugu eta askotan ez dugu erreparatzen jaten duguna erabaki politikoa dela, feminismoak iradokitzen digun bezala. Zeintzuk dira bertako produktuak, sasoikoak eta zer lotura duten lurra eta lanarekin informazio ezezaguna ohi da ondoan familiakoren bat edo laguna ez baduzu baratza zale. Hori dela eta, ikastetxeko baratzetik eta mikrobasotik saiatzen gara ikasleen kontzientzia zabaltzen eta proiektuak gauzatzen, STEAM adibidez, modu ludikoan eta euskaraz. Ortua Agenda 2030 proiektuaren parte da.