SOS Ibarreko

2022. urtean Ikastetxea batxilergo artistikoa galtzeko arriskuan egon zen, baina Ibarrekoko komunitate osoaren ekimenak gelditu zuen ahalegina.

Mehatxua

Martxoaren 2022an Bizkaiko Delegatuak gure ikastetxeko arte batxilergoa kendu eta Txurdinaga Beheko institutora eramateko erabakia hartu zuen. Ibarrekolandan batxilergo modalitate guztiak eskeintzen ditugu eta Bizkaian arte batxilergoko erreferentea gara, musika eta arte eszenikoetan bereziki. Erabakiak ez zuen Hezkuntza Komunitearen iritzia kontuan izan eta batxilergorako aurre matrikula epea zabaltzear zegoen unean hartu zuten.

SOS Ibarreko patioan
SOS Ibarreko afixa
Mobilizazioak eta garaipena

Ez geunden ados eta martxan jarri ginen. Denok batera lanean, ikasleak, irakasleak, familiak, langileak, auzokide eta lagunak bildu eta antolatu ginen. Hezkuntza arloko aditu jakin batzuen laguntza ezinbestekoa izan zen. Hezkuntza Sailari erabakia bertan behera uzteko eskatu genion. SOS Ibarrekolanda lelopean komunikabide eta sare sozialetan zabaldu genuen gure eskaera eta kalera atera ginen egun gutxitan milaka sinadura eta atxikimenduak lortuz.

Egun gogorrak eta aldi berean ederrak izan ziren. Gaitza izan bazen ere lortu genuen, Ibarrekolanda ikastetxe bat baino gehiago delako. Izan ere Ibarrekosistema gara eta harro gaude horretaz!