Batxilergoa

Batxilergoa hezkuntza-etapa giltzarria da, ikasleen garapen akademiko, pertsonal eta soziala sendotzeko helburua duena. Etapa honetan, ikasleek ezagutza sakontzen dute, pentsamendu kritikoa lantzen dute eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko tresnak eskuratzen dituzte. Batxilergoaren funtzio nagusia da ikasleak goi-mailako ikasketetarako, lan-mundura edo prestakuntza espezializatura bideratzea, bakoitzaren interes eta gaitasunen arabera. Horrez gain, autonomia, erantzukizuna eta konpromisoa sustatzen ditu, bizitza osoan baliagarriak izango diren balioak landuz.

Gure ikastetxean, ikasleek lau ibilbideren artean aukeratzeko aukera dute: Giza eta Gizarte Zientziak, Zientzia eta Teknologia, Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua, eta Musika eta Arte Eszenikoak. Ibilbide bakoitzak aukera zabala eskaintzen du etorkizuna konfiantzaz eta ilusioz eraikitzeko.

Ibilbideak

Marrazketa klasea

Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua

Artean interesa handia duten ikasleei bideratuta, eta bereziki Arte Plastikoetan sakondu nahi duten horientzat. Ibarrekolandan modalitate honetako ikasgaiak modu globalean eta proiektuen bidez lantzen dira; besteak beste, Marrazketa Artistikoa, Marrazketa Teknikoa, Bolumena, Ikus-entzunezko Kultura, Diseinua, Pintura, Eszenografia, etab.

Musika klasea

Musika eta Arte Eszenikoak

Musika eta Arte Eszenikoak maite dituzten gazteentzat. Gure institutuan Antzerkia, Gorputz Adierazpena, Dantza, Musika eta Kantua bezalako irakasgaiak eskaintzen ditugu. Alor guztietan ikasketa teorikoa eta praktikoa uztartzen ditugu. Ikasturtean zehar gure ikasleek diziplina anitzeko proiektu ugari sortzen dituzte euren sorkuntza gaitasuna ahalik eta gehien garatzeko.

Ikaslea irakurtzen

Humanitateak eta gizarte zientziak

Batxilergoa mota honek prestakuntza sendoa emango die ikasleei gizarte-zientzietan, humanitateetan eta literaturan. Era berean, analisi kritikoa, pentsamendu abstraktua eta ahozko eta idatzizko adierazpen-gaitasuna garatzeko aukera emango die ikasleei. Modalitate honetako ikasgaien artean Latina, Literatura Unibertsala, Ekonomia, eta Mundu Garaikidearen Historia aurkitzen ditugu, besteak beste.

Ikasleak laborategian

Zientzia eta teknologia

Zientzia eta Teknologiako Batxilergoak bi alderdi ditu: alde batetik, mundu teknologikoarekin eta ingeniaritzarekin lotutako karrerak ikasteko interesa duten ikasleei zuzendutako aukera da, eta, bestetik, bide bosanitarioa dago, osasunaren eremura bideratuagoa (medikuntza, erizaintza, etab.). Modalitate honetako irakasgai nagusiak Matematika, Fisika eta Kimika, Biologia-Geologia eta Marrazketa Teknikoa dira, besteak beste.

Azken berriak

Batxilergoko onarpena eta matrikulazioa 2026-2027
Batxilergoko jardunaldi irekiak 2026-2027
Gurasoentzako bilerak tutoreekin 25/26
Beka ez-unibertsitarioak 25-26