Hizkuntza normalizazio proiektua

Zentroaren zutabe nagusietako bat euskara da, euskararen sustapena eta normalkuntza sustatzea.

Ibarrekolanda BHIn 2002an hasi ginen Hizkuntza Normalkuntza proiektuarekin Eusko Jaurlaritzaren Ulibarri Programaren eskutik. Gure helburua honako hau da: euskararen erabilera eta kalitatea hobetzea eskola giroa eta Hezkuntza Administrazioa euskaldunduz. Horretarako lau urteko plangintza bat jarraitzen dugu irakasleak, ikasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, gurasoak eta zentroa bere osotasunean lan-arlo bezala hartuz.

Normalkuntza proiektuaren helburu nagusia eskola bizitzan euskararen erabilera normalizatzea da. Foku berezia jartzen dugu ikasle-irakasle eta ikasleen arteko erabileran, hizkuntza maila egokiak eragin zuzena baitu garapen akademikoan. Horri begira hainbat jarduera antolatzen ditugu Ikasleen Euskara Batzordearekin eta Guraso Elkartearekin batera. Honako hauek dira jarduera horietariko batzuk: Euskara Bidaia, Euskararen eguna, Kultura astea, motibazio saioak, literatura lehiaketak, berba-kafea…

Baliabide informatikoak

  • Hiztegia.net: Hainbat hiztegi eta korpus bilduma biltzen dituen ataria. Bilaketak
    egiteko aukera ere ematen du.
  • Euskalterm: Terminologia datu base publikoa, hainbat hiztegi eta corpus bere baitan
    hartzen dituena.
  • Zehazki: Ibon Sarasolaren gidaritzapean Gaztelania-Euskara hiztegia, gaur egungo
    hainbat kontzeptu argitzeko oso erabilgarria.
  • Elhuyar: Elhuyar fundazioaren ataria, bere hiztegi ezaguna on-line edukitzeaz gain,
    beste hiztegi eta zerbitzu batzuk eskaintzen ditu.
  • Hiztegi batua: euskara baturako, behin betiko ortografiarekin, hitzen bilduma, osatuz
    joango dena.
  • Orotariko euskal hiztegia: Euskaltzaindiaren hiztegi erraldoia. Historian testu
    idatzietan agertutako euskal hitzen bilduma.
  • Itzultzaile zerbitzu ofiziala. Hemen hainbat hiztegi eta corpus ditugu eskura.
  • Osasun administrazioko hiztegia: Osasun alorreko hiztegia.
  • Terminologia Batzordearen hiztegiak: Terminologia Batzordeak gomendatzen duen
    terminologia.
  • Egungo euskararen hiztegia (EEH): Ereduzko Prosa Gaur corpusa oinarri hartuta egiten
    ari den hiztegia, egungo erabileraren ispilua izan nahi lukeena.