Indartze eskolak eta hainbat tailer arratsaldeetan.
Alta edo baja eman nahi duen familiak astebeteko epearekin abisatu beharko dio arduradunari.
Aurreko ikasturtean jantokia erabili izanak ez du hurrengorako plaza izateko eskubiderik ematen. Horregatik, ekainaren amaieran inkesta bat bidaliko da hurrengo ikasturterako jangelako plaza gordetzeko. Arduradunari ere jakinarazi ahal izango zaio posta elektronikoz, edo ikasle berrien kasuan, matrikulatzean.
Jantoki-zerbitzura huts eginez gero, horren arduradunari jakinarazi beharko zaio, ahal dela aldez aurretik jakinarazita eta ondoren idatziz justifikatuta.
Familiaren batek bere seme-alaba jantokiko zerbitzura ez etortzea erabakitzen badu, 5 egun edo gehiagoko aurrerapenarekin abisatu beharko dio jantokiko-arduradunari.