Ibarrekolanda fatxada

Aurkezpena

Ibarrekolanda BHI ikastetxea izen bereko auzoan kokatzen da, Elorriaga mendiaren magalak ibarreko lauarekin bat egiten duen lekuan. DBH, Batxiler eta goi-mailako bi ziklok osatzen dute gure hezkuntza-eskaintza. DBHren kasuan Deustualdeko ikasleak jasotzen ditugu –asko Arangoitiko eta Deustuko Eskoletatik datoz-; Batxiler eta zikloetara, berriz, urrutiagotik ere hurbiltzen zaizkigu hainbat arlotan erreferente bihurtu baikara.

Ibarrekolanda BHI lorategia

Identitatea

Ibarrekolanda BHIren ezaugarri nagusienetako bat hezkuntza-eskaintzaren aukera zabala da. Batxileratoan lau modalitate eskaintzeak eta zikloen ekarpenak bizitasunez betetzen du gure egunerokoa. Dibertsitatea ez da mugatzen arlo akademikora eta, horri esker, gurean tipologia eta izaera askotako ikasleak elkartzen dira.

Ibarreko bankua

Balioak

Guretzat ondoko balio hauek ezinbestekoak dira ikastetxearen norabidea marrazterakoan: berrikuntzarako prestutasuna –aldaketa metodologikoari eta proiektuei pisu handia eskainiz-, Agenda 2030ean jasotako helburuekiko atxikimendua, euskara ardatz hartuko duen eleaniztasuna eta ikaslearen banakotasunaren garapenean oinarritutako hezkidetza.

Ibarrekolanda BHI lorategia

Helburuak

Ondorioz, balio horiek kontuan hartuta eta geure identitatetik abiatuz, gure helburua argia da: ikasleak akademikoki zein persona bezala osatuko dituen proiektua eraikitzen jarraitzea. Horretarako kontu handiz ari gara lantzen bai dugun barne-giroa zein inguru hurbilarekin ditugun harremanak.