Historia

Ikastetxearen ibilbideak 1940ko hamarkadan du hasiera. Jaiotzean mojek sortutako harrera etxea izan zen, auzoko neska umezurtzei bizitoki eta hezkuntza emateko. Urteen zehar zenbait aldaketa ezagutu ditu gaur egun den hezkuntza zentroa izan arte.

Arbolagana baserria
Arbolagana baserria, kaleari izena eman ziona

Exmo e Ilmo Sr Doctor D. Javier Lauzurica Obispo de Vitoria

La que suscribe, Superiora en la Congregación de la sagrada Familia (San José) humildemente solicita de V. E. el permiso para establecer una Comunidad de la Orden, a la Enseñanza y educación de las niñas huérfanas en Carretera de Ibarrecolanda 40 .

Gracia que espera alcanzar de V. E. I. a quien Dios guarde muchos años Bilbao 3 de Abril de 1938

La Superiora

Sor Mª Emmanuel Martin

San Jose ikastetxea
San Jose ikastetxea, 1958

OBISPADO DE VITORIA

Accediendo a los deseos expuestos por Vd en reverente instancia, venimos en conceder y, por lo que a Nos corresponde, concedemos la licencia a que se refiere el párrafo 1º del Canón 497 del Código de Derecho Canónico, al objeto de que pueda abrirse definitivamente una Casa de su Instituto en Ibarrecolanda (Deusto); al propio tiempo y con el fin de atender a la Instrucción de la niñez en el populoso barrio de la Ribera -a cargo hasta poco ha de las Hermanas Carmelitas- es nuestra voluntad se encarguen las Religiosas de la Sagrada Familia (San José) de la Casa de Ibarrecolanda, de la fundación de la Ribera, con objeto de que no queden sin instrucción los niños de este barrio tan alejado de la Parroquia y de las Escuelas Municipales.

Dios guarde a Vd muchos años.

Vitoria 2 de Octubre 1.940

Rvda Madre Superiora de las Religiosas de la Sagrada Familia (San José) en Ibarrecolanda Deusto.

1940, Sorrera

IES Ibarrekolanda BHI sortu zen garai batean Bordeleko Familia Santuko Kongregazioak zuzendutako Deustuko San Jose ikastetxea zegoen lekuan.

Zentro honen lehenengo urteak oso gogorrak izan ziren, Espainiako Gerra bukatu berria, kaleetatik abandonatutako umeak ikusten ziren. Urte gorriak ziren, eta pobretasuna zen nagusi.

1938. urteko apirilean Familia Santuko mojen Nagusiak Gasteizeko Gotzainari neskato zurtzak zaindu eta hezteko, Komunitate bat ezartzeko Ibarrekolanda 40.enean, eskaera luzatu zion.

1940. urteko urrian, Gasteizeko apezpikuak bere baimena ematen die, baina Udal eskoletatik urrun, Erribera auzoan, umeen heziketaren ardura har zezaten.

Serorek Ibarrekolanda 40.ean, lur-eremu eta etxetzar bat erosi zuten, eta bertan hasi ziren inguruko eskolatu gabeko neskatoei klaseak ematen. Barneko ikasle gisa jaso zituzten ere umezurtz edo abandonatuta zeuden neskak. Horregatik, txikiegia egin zitzaien zuten eraikuntza.

1946-1965, Eraikuntza berria eta ofizialtasuna

1947an ikastetxea egiteari ekin zioten eta 1958. urtean bukatu zuten. “Ehun umezurtzen ikastetxea” deitzen zioten. Barneko ikasle gisa bizi ziren, eta, beranduago, eskatzen zutenak onartzen zituzten.

Ikastetxeak egitura oso zabala zuen, ondo antolatuta zegoen, bai ikastetxe bezala, bai eraikuntza gisa. Ikasle ugari, beti beterik, irakasleri ona. Heziketa maila guztiak irakasten ziren bertan. Behar zuten guztia zeukaten, kirola egiteko lekuak barne.

Bertan zegoen kapera auzoko parrokia bihurtu zen, eta, han apaizek barruko erlijiosoei eta kanpoko jendeari zabaltzen zitzaizkien bilerak antolatzen zituzten.

Ikastetxean ere irakasle eta gurasoen arteko bilerak egiten ziren, guztien artean ikastetxearen martxa eta alaben heziketa tratatzeko.

Klaseak txiki-txikientzat hasita, antzinako batxiler 4. maila bitartean zabaltzen ziren. Batxilerreko azterketak Bilboko Institutuan egiten zituzten. Idazkaritzarako ikasketak antolatzen zituzten, eta, batzuetan, eskolan azterketak egiteko ere prestatzen zituzten. Azkenik, 1965ean ofizialtasuna lortu zuen.

1980, Hezkuntza Ministeritzaren babespean

1978-79 inguruan Hezkuntza Ministerioak gela batzuk alokatzeko baimena eskatu zieten, lekurik bazegoelako, barneko ikaslerik ez baitzegoen. Kongregaziokoei ondo iruditu zitzaien, horren beharrik ez zutelako, batez ere, alboan Institutu bat zabalduko zutelako. Gurasoekin batera aztertu ondoren, Hezkuntza Ministerioari saltzea erabaki zuten.

Horrela, 1980ean, San Jose ikastetxea Deustuko institutua bihurtu zen.

Gaur egun

1986 eta 1987 artean eraikinak birmoldaketa handia izan zuen, baina antolamenduari dagokionez 1993 da urte gakoa, orduan hasi baitziren ezartzen LOGSE eta REM erreformak ikastetxean. 97-98 ikasturtean San Inazio eta Ibarrekolanda institutuak elkartu egin ziren bertan.

Gaur egun, Institutuak DBHko lerro bat dauka, Batxilergoko zenbait adar eta Lanbide Heziketako bi modulu (Publizitate grafika eta Animazio soziokultural eta turistikoa).