Liburutheka

Gure liburutegia orain gure Liburutheka da eta sortu ditugun ekimen digitalen bidez irakurketa ikasleei hurbildu nahi diegu.

Ibarrekolanda BHIn ikasleen irakurtzeko ohitura bultzatu nahi dugu. Horregatik, gure ikastetxeko helburuen artean garrantzia ematen diogu liburutegia apurka-apurka berritzeari, gune eroso bihurtzeko asmoz. Ikasleei leku lasai eta atsegin bat eskaini nahi diegu, bai haien artean elkartu eta irakurketak partekatzeko bai soilik irakurri edo ikasteko.

Liburutegia gomendioak

Instagram: @liburutheka

Tresna dinamiko honen bidez ikasleei azkar heltzen zaizkie gure azken berriak. Normalean liburu berriak, urteurren literarioak, antolatzen ditugun lehiaketak edota jarduerak argitaratzen ditugu.

Liburuthekaren bloga

Blog honetan edozein motatako liburu edo komiki gomendioak argitaratzen ditugu. Guztientzat irekita dago , hau da, edonork parte har dezake gure blogean, nahiz eta ikastetxearekin loturarik ez izan, goiko menuan agertzen den inprimakia bete ondoren.. Euskararen erabilera bultzatzeko, arreta berezia jartzen dugu euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako liburuetan, baina gure blogean lanak beste hizkuntza batzuetan ere badaude. Kideen arteko gomendioen bitartez ikasleek baliabide desberdinak eskura izatea nahi dugu.