Ibarrekok berriro jaso du sari bat Bilboko Antzerki Lehiaketan

Literatura Dramatikoko ikasleek sortu dute obra eta maiatzaren 31an Arriagan antolatutako galan parte hartu dute

Saritutako obrak Gerraren itzalpean du izenburua eta guda testuinguruetan emakumeek pairatzen duten biolentziaz dihardu.

Epaimahaiak "Alderdi teknikoei emandako konponbiderik onena" saria eman die ikasleei. Hori dela eta, iragan igandean ikasleek obra erakutsi zuten Arriaga antzokia.

Neskez osatutako ikasle talde batek sortu du obra (pertsonaiak aukeratu, ikerketa egin, testuak idatzi eta dramaturgia eraiki) eta 1. batxiko Koroa eta ahots teknikako ikasleek parte hartu dute abesten. Talde lan luze eta aberasgarria izan da.

Sari honekin, Ibarrekolandak 4 urte daramatza gutxienez sari bat jasotzen Bilboko eskola arteko antzerki lehiaketan.

Comments are closed.