STEAM

STEAM proiektuak zientzia alorreko diziplinak (Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) Artea eta Humanitateekin uztartzen ditu zeharkako nahiz oinarrizko konpetentziak garatzeko eta, aldi berean, ikasleak gure gizarteko erronkei aurre egin ahal izateko gai izan daitezen.

Eskola Laguntzarako programa bat eta laguntzaren egitekoa ez da ohiko irakasleak ordeztea edo haiek irakatsitakoa edo haien egitekoak bikoiztea; aitzitik, laguntza horren egitekoa da ikasleei laguntza indibiduala eta kolektiboa ematea, beren eskolako lanetan sortzen zaizkien zailtasunak gaindi ditzaten. Berariaz,  ikasleari laguntza emango zaio:

STEAM

Helburuak

Bokazio zientifiko-teknologikoak piztea.
Ikasleen STEM gaitasunak hobetzea
Ikasleak euren inguruko munduan modu aktiboan parte hartzera bultzatu.
Aldi berean eta modu integratuan arlo horietako kontzeptuak ikastea ahalbidetuko duten egoerak sustatu nahi ditu, diseinuko testuinguru praktiko batean eta arazoak konpontzeko asmoz, ingeniaritza enpresetan egiten den bezala.
Ikerketan oinarrituta dagoenez, hau da, esperimentuak planifikatzen ditu, hipotesiak ikertu, informazioa bilatu, ereduak sortu, taldean lan egiten da, eztabaidatzen da, eta zentzuzko azalpenak proposatzen ditu.