Pasa den ostegunean hainbat ikasle eta irakasle elkartu ginen Palestinaren aldeko talde bat sortzeko asmoz.
Talde honetan ikasleak, irakasleak, familiak eta irakasleak ez diren langileak bildu nahi ditugu. Taldean, belaunaldi eta pentsamolde desberdinetako jendea bilduko da. Horrek ematen digu bizikidetzan sakontzeko aukera, errespetua eta elkarrengandik ikastea ezinbestekoak izango direlako gure dinamikan.

Hainbat ideia eta proposamen agertu ziren bertan:
- Taldearen izena: Ibarreko Palestinarekin.
- Talde eragilea sortzea taldea dinamizatzeko eta koordinatzeko.
- Ikastetxea garen aldetik egoeraren berri ematea barrura zein kanpora begira. Palestinaren egoeraren inguruko formazioaren beharra agertu zen.
- Palestinaren alde egiten diren deialdi desberdinak zabaltzea eta horietan parte hartzea.
- Hainbat ekintza: txapak prestatu, kartelak,…

