“Liburu bat, mundu berri bat.
Liburu bat, abentura zoragarri bat.
Dena hasten da liburu batekin.
Egunero 15 minutu irakurtzeko aukera.”
Lelo horrekin kanpaina berri bat hasi dugu gure institutuan. Duela pare bat astetik, Bigarren Hezkuntzako ikasle guztiek nahi duten irakurketa irakurtzeko aukera izango dute 15 minutuz (eleberriak, komikiak, liburu historikoak, manga, etab.)

Helburua irakurtzeko ohitura hartzea da eta, auskalo!, agian liburuen bidez iristen zaizkigun hainbeste istorioz gozatzea.
Norbait bere gogokoena irakurtzeko aukerarik gabe ez geratzeko, Deustuko Udal Liburutegira ere hainbat bisita egin ditugu. Bertan, katalogoan nola bilatu, edozein material erreserbatu edo enkargatu, instalazioez gozatzeko dauden aukera guztiak eta abar azaldu dizkigute.

