Clases de apoyo y talleres varios por las tardes para todo el alumnado.
Ibarrekolanda BHIn 2002an hasi ginen Hizkuntza Normalkuntza proiektuarekin Eusko Jaurlaritzaren Ulibarri Programaren eskutik. Gure helburua honako hau da: euskararen erabilera eta kalitatea hobetzea eskola giroa eta Hezkuntza Administrazioa euskaldunduz. Horretarako lau urteko plangintza bat jarraitzen dugu irakasleak, ikasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak, gurasoak eta zentroa bere osotasunean lan-arlo bezala hartuz.
Normalkuntza proiektuaren helburu nagusia eskola bizitzan euskararen erabilera normalizatzea da. Foku berezia jartzen dugu ikasle-irakasle eta ikasleen arteko erabileran, hizkuntza maila egokiak eragin zuzena baitu garapen akademikoan. Horri begira hainbat jarduera antolatzen ditugu Ikasleen Euskara Batzordearekin eta Guraso Elkartearekin batera. Honako hauek dira jarduera horietariko batzuk: Euskara Bidaia, Euskararen eguna, Kultura astea, motibazio saioak, literatura lehiaketak, berba-kafea…