Dekorazioko 1.maila: BISITA AZKUNA ZENTRORA
Barne Diseinu Zikloko lehen mailako taldeak bisita egin zuen Bilboko Azkuna Zentrora. Hirirako garrantzitsua den eraikin publiko honen proiektua aztertzeko aukera izan genuen, hainbat erabilera eta funtzio dituena, eta Philippe Starck diseinatzailearen proiektuaren arabera egin zena, interes kulturaleko eraikin izendatutako hiriko Alondegi zahar batean. Ikasleek proiektuaren berezitasunak ezagutzeko, eremu eta gela desberdinen egitura eta akaberak aztertzeko aukera izan zuten.



