Indartze eskolak eta hainbat tailer arratsaldeetan.
Marrazketa artistikoa hitzaren beharrik ez duen komunikabide garrantzitsu bat da, adierazpen eta komunikazio funtsezko tresna. Marrazketak ideiak, sentimenduak, sentsibilitate artistikoa eta sorkuntza garatzen laguntzen du. Ideiaren eta haren irudikapen grafikoaren arteko lehen lotura da, jarduera sortzaile eta proiektuen hasiera. Honela, bi ikasturtearen zehar, oinarrizko kontzeptutatik abiatu eta pixkanaka joango gara marrazten ikasten. Aurrez aurre dagoena zuzentasunez esku librean marrazkiak egiteaz gain prozedura eta material ezberdinak landuko dira hainbat neurritako formatutan. Zirriborro, formatu, euskarri, ahokatzea, proportzioa, itzaleztadura, perspektiba, konposizioa, grafitoa, ikatz ziria, kolore teknika lehorrak, izango dira eguneroko gaietako batzuk. Irakasgai giltza hurrengo ikasturteko irakasgaientzat.