Literatura unibertsala

Mintegia: Euskara

Maila: 1. Batxilergoa

Mota: Modalitateko hautazkoak II

Modalitatea: Giza eta gizarte zientziak

Literatura, gozatzeko, mundua ezagutzeko eta norberaren nortasuna, norberaren kultura eta norberaren gizartea eratzeko tresna moduan erabiltzea izango da helburu. Gaiak ikasteko literaturaren historia lantzen da, baina klasean egiten diren ekintzak entretenigarriak eta parte hartzekoak dira batez ere, hala nola, tertulia dialogikoak irakurritakoari buruz, lan idatziak idazle eta obra zehatzei buruz, lan taldean edo binaka iruzkinak egiten ditugu, filmen bat eta bideoak ikusi, audioliburuak entzun… Irakurtzen dutenaren eraginez hainbat galdera eta ikuspuntu agertzen zaizkigu, horren ondorioz askotan aurreiritzia aldaraziz. Testuinguru historikoaren garrantziaz ohartzearekin batera, literatura geure burua eta gure kultura aberasteko iturria da gozatzeko eta errealitatea ulertzeko bitartekoa.