MatFood Lab: ikasten jatetxe bat diseinatzen dugun bitartean

Gure DBHko 2. mailako ikasleek diziplina anitzeko proiektu bat garatu dute matematika eta teknologia eta digitalizazioa ikasgaietan; MatFoodLab

Jatetxe bat diseinatu dute: menuak, eskaintzak, 2D eta 3D planak, proiektuaren bideragarritasunari buruzko azterlana, web-orria, e.a.
Familiak proiektuaren aurkezpenera gonbidatu genituen, eta, dena primeran atera ez bazen ere, oso tarte atsegina igaro genuen.

Talde bakoitzak bere dirua (Ibarreuroak) non inbertitu erabaki zuen eta inbertitzaileen konfiantza irabazi zuten 3 TOP proiektu izan genituen.

Aurkezpenari amaiera emateko, proiektu bakoitzarekin lotutako pintxoak dastatu ziren

Comments are closed.