Azaroak 27an, Biologia-Geologiako 4.DBH eta 1.Batxilergoko ikasleekin batera, Zumaiara joan ginen, bertako Geoparkean ibilbide geologikoaz gozatzera.
Aldez aurretik, Algorriko Natur Baliabideen Zentro Museoan bisitatxo bat egin, eta ondoren, kostaldera abiatu ginen goi mailako ondare geologikoa den Geoparkera.
Bertan flyschak, iridio aztarnak, kareharri eta tupen geruzapenak, fosilak zein faila eta tolesturak zuzenean behatzeko aukera paregabean.



