Dejabu taldeko Urko Redondo Pescador gurean egon zen pasa den asteartean, otsailak 24
Solasaldi bat izan genuen harekin eta, labur geratu arren, hainbat kontu interesgarriri buruz hitz egin zigun; taldekideen formakuntza, obra batzuen sorkuntza prozesuaz, erreferentziaz, lan metodologiaz…

Horren ostean, miniaturazko paisaiei dedikatutako tailerra eskaini zien gure ikasleei. Bertan, “Itzulera” obran (berriki Donostia Saria jaso duena, Zorionak!) erabili duten teknika biziki iradokigarri horrekin esperimentatu ahal izan zuten gure 2. batxiko Arte Eszenikoko ikasleek.

Di-da batean, zenbait mundu miragarri sortu ziren gure aretoan, poesia, nostalgia, lilura eta hainbat emozio pizten zituztenak. Hona hemen zenbait bideo eta argazki:











































