Sendatzeko eta eraldatzeko zinema

Zinema ikusezina

Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak eduki sozialeko zinema zabaltzen du; gizartea sendatzeko eta eraldatzeko zinema, hain zuzen ere. Filma hauetan gizaki gisa aurkezten zaizkigun zenbait erronka ezagutzen eta horiei aurre egiten lagun dezaketen istorio asko biltzen dira. 2009az geroztik, fikzioa, dokumentala eta animazioa, elkarrizketa-espazioak sustatzearekin batera, hiritar etiko eta arduratsuak sortzen lagundu dute. Zinema ez-komertzial honek biltzen dituen kategoria nagusiak genero ekitatea, kulturartekotasuna, giza-eskubideak eta iraunkortasuna dira.

Gure institutuak 12 urte daramatza Zinema Ikusezinaren Proiektuan parte hartzen eta hezkuntza-tresna bat bezala erabiltzen. Filma hauen bitartez errealitate ezberdinak ezagutarazten dira gure ikasleriaren ikuspegia zabaltzeko eta bi helburu nagusi lortzeko:

  • Kontzientzia sozial kritikoa eta eraldatzailea duten herritarrak heztea.
  • Giza-garapen bidezkoa, inklusiboa, zuzena eta jasangarria sustatzea.

Horretaz gain, gure institutuko ikastalde batzuek Ikasleen Klaketan parte hartzen dute, non taldeka laburmetrai sozialak filmatzen baitituzte geroago ikasleen mailako lehiaketa batean parte hartzeko. Modu honetan, gure ikasleen parte-hartze aktiboa bultzatzen dugu.

Comments are closed.