Onarpena eta matrikulazioa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Aurrematrikula kartela

Onarpen eta matrikulazioari buruzko 1/2018 Dekretuaren babesean (132/2022 Dekretuak aldatua), abenduaren 18an EHAAn argitaratzen da 2025-26 ikasturterako Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan onarpen-prozesua arautzen duen Agindua. Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 3tik 14ra izango da. INFORMAZIO GEHIAGO

Aurrematrikula kartela

Egutegia:
– Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:
o On-line: otsailaren 3tik 14ra.
o Aukeratutako lehenengo ikastetxean: idazkaritza ordutegian otsailaren 3tik
14ra.

IES Ibarrekolanda BHI: astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 13:30etara.

– Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: martxoaren 5an. Kontsultak egitea eta
erreklamazioak aurkeztea, martxoaren 13era arte.
– Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 18an. Kontsultak egitea,
martxoaren 25era arte.
– Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea Ikastetxeko Eskola
Kontseiluan: martxoaren 25era arte.
– Eskabidean atzera egitea: martxoaren 25era arte
– Behin betiko zerrendak argitaratzea: apirilaren 15ean. Kontsultak egitea,
maiatzaren 26ra arte.
– Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: apirilaren 25ean.
– Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: maiatzaren 26ra arte.

UZTAILAN MATRIKULA PRESENTZIALKI FORMALIZATU BEHARKO DA ZENTROAN.

Hezkuntza eskaintza (ikasgaiak aukeratzea):

1.DBH_25/26

2.DBH_25/26

3.DBH_25/26

4.DBH_25/26

*Beharrezkoa da dagokion kurtsoko orria beteta entregatzea, aukeratutako ikasgaiak markatuta.

DBHko onarpenerako Eskola Kontseiluak EZ du puntuaziorik ematen (Batxilergorako BAI).

Comments are closed.