Onarpena eta matrikulazioa: Batxilergoa.

2025eko urtarrilaren 30eko Aginduaren bidez 2025-2026ko ikasturtean Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan Batxilergoko ikasleak onartzeko eskabideak aurkezteko egutegi komuna ezartzen da; era berean, jarraibideak onartzen dira ikasleok onartzeko eta ikastetxe horietan matrikulatzeko (EHAA, 2025-02-20). INFORMAZIO GEHIAGO

 

Egutegia:

  • Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea (martxoaren 31tik apirilaren 11ra arte, biak barne):
    o On-line
    o Aukeratutako lehenengo ikastetxean: idazkaritza ordutegian 31tik apirilaren 11ra arte, biak barne. 

    • BEHARREZKOA DA HITZORDUA ESKATZEA: hemen edo hemen.
  • Administrazioak hasierako eskaintza zehaztea: apirilaren 22ra arte.
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: apirilaren 29a.
  • Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendak argitaratzea: maiatzaren 5a.
  • Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: maiatzaren 12ra arte, egun hori barne.
  • Eskabidean atzera egitea: maiatzaren 12ra arte, egun hori barne.
  • Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendak argitaratzea: maiatzaren 19a.
  • Ohiko matrikula-aldia: ekainaren 16tik 30era, biak barne.
  • Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea: ekainaren 13ra arte, egun hori barne.
  • Itxarote-zerrendaren indarraldia: irailaren 30era arte.

*Beharrezkoa da dagokion kurtsoko orria beteta entregatzea, aukeratutako ikasgaiak markatuta.

Batxilergoko onarpenerako Ibarrekolanda BHIko Eskola Kontseiluak puntu 1 ematen du, dokumentuan adierazitakoaren arabera.

Comments are closed.