Hile honetan Martxa Berdearen 50 urte betetzen direla eta Ibarrekon hainbat ikasle eta irakasle elkartu ginen Lel Boujari, Saharako lagunarekin, Mendebaldeko Saharako gaur egungo egoeraz hitz egiteko eta hausnarketa egiteko. Egoera larria da Saharako herritarrena, bai errefuxiatuen kanpamentuetan zein okupatutako lurraldeetan. Hainbat ere diasporan bizitzeko behartuta daude. Oraingoan, gatazka honi amaiera emateko, hainbat Estatu akordatzen ari dira Mendebaldeko Sahara Marokoko autonomia bilakatzea baina Mendebaldeko Saharako herritarrak ez daude ados. Azken asteetan protesta handiak bizi izan dira Tindouf-eko kanpamenduetan.
Saharako ohitura denez, Lelek tea prestatu zuen eta solasaldi bitartean gozatu genuen. Eskerrik asko Lel baita Atfal elkarteari!
Indartze eskolak eta hainbat tailer arratsaldeetan.

