Indartze eskolak eta hainbat tailer arratsaldeetan.
Mintegia: Musika
Modalitatea: Musika eta arte eszenikoak
Ikasgai honen helburu nagusia multimedia-produktuak aztertzen ikastea da, soinu bandak eta musikak beste osagaiekin, hau da testu eta irudiekin, duen interakzioa ikertuz. Musikak betetzen dituen funtzio anitzak aztertu nahi ditugu, narrazioen mezua edo zentzua eraikitzeko egiten duen ekarpena ulertuz. Ikasleek, honela, bere egunerokotasunean kontsumitzen dituzten narrazioak eta mezuak kritikoki aztertzen ikasiko dute: filmeak, iragarkiak, bideo-klipak, bideo-jokuak... Ikasgaian proiektu praktikoak emango dira ere, ikasleek produktu multimediak ekoiztuz.
Gehiago irakurri →Mintegia: Marrazketa
Modalitatea: Arte plastikoak, irudia eta diseinua, Musika eta arte eszenikoak
Diziplinartekotasuna oinarritzat hartuz, espazio eszenikoa diseinatzen da teknika grafiko-plastikoen bitartez: konposizioa, argiztapena, erritmoa edo kromatismoa. Diseinuak, hiru dimentsioetara eramaten dira proiektuen bitartez. Eszenifikazioaren printzipio orokorrak. Forma ikusgarrietako eszenaratzea aztertzea (ikus-entzunezko ikuskizuna barne). Egoera, pertsonaia eta eszena aztertzea.
Gehiago irakurri →Mintegia: Heziketa fisikoa
Modalitatea: Arte plastikoak, irudia eta diseinua, Giza eta gizarte zientziak, Musika eta arte eszenikoak, Zientzia eta teknologia
Jarduera Fisikoa, Aisia eta Osasuna irakasgaian, ikasleen garapen pertsonal eta sozial egokia bermatuko duen konpetentzia motorra hobetzeko eta norberaren edo besteen jarduera fisikoa planifikatzeko behar den autonomia garatzeko lan egiten da. Irakasgaian praktika motorrak denbora gehiena hartzen du, eta eduki teorikoak modu praktikoan eta metodologia aktiboak erabiliz garatzen dira.
Gehiago irakurri →Mintegia: Musika
Modalitatea: Musika eta arte eszenikoak
Musikak eta dantzak historian zehar izan duten bilakaera aztertzen dugu. Musikak eta dantzak inguruko testuinguruarekin duten harremana ezagutuko dugu, hau da, musikak eta dantzak mendeetan zehar izan dituzten funtzioak, eta beste arte batzuekin (pintura...) eta garaiko kulturarekin izan duten harremana. Musika eta dantza historikoak ikertzeko eta interpretatzeko proiektu praktikoak ere garatuko ditugu. Helburua, artearen, musikaren eta dantzaren munduan mugituko diren ikasleek ezinbestekoa den oinarrizko kultura bat eskuratzea da.
Gehiago irakurri →Mintegia: Euskara
Modalitatea: Arte plastikoak, irudia eta diseinua, Giza eta gizarte zientziak, Musika eta arte eszenikoak, Zientzia eta teknologia
Ikasgai honen helburua ikasleentzako espazio berri bat diseinatzea da. Espazio horretan, ikasleen kexkak, beharrak edota haien gustuko gaiak jorratuko dira. Hezkuntzaren oinarrietako bat pentsamendu kritikoa garatzea da eta horretarako ezinbestekoa da ulermena eta adierazmena lantzea. Ikasleek hainbat produkzio sortuko dituzte (Podcast, irrati saioa, e.a.) eta haiek izango dira espazio horren sustatzaile eta elementu garrantzitsuena.
Gehiago irakurri →Mintegia: Ingelesa
Modalitatea: Arte plastikoak, irudia eta diseinua, Giza eta gizarte zientziak, Musika eta arte eszenikoak, Zientzia eta teknologia
Ez duzue aparteko mailarik izan behar, izena emateko. Erabiltzaile independientea bihur zaitezten eguneroko bizitza gelara ekarriko dugu.Hizkuntza erabiliz ikasten da eta erabiliz ontzen da!
Gehiago irakurri →Mintegia: Marrazketa
Modalitatea: Arte plastikoak, irudia eta diseinua
Pintura irakasgaian, ikasleek kolorearen teoria eta bere ezaugarriak sakonki lantzen dituzte. Koloreen harmoniak, kontrastea eta adierazkortasuna aztertzen dituzte, eta hainbat teknika plastiko erabiltzen ikasten dute: akrilikoa, akuarela, pastelak, etab. Helburua da euren sormena garatzea eta espresio pertsonala lantzea pinturaren bidez.
Gehiago irakurri →Mintegia: Marrazketa
Modalitatea: Arte plastikoak, irudia eta diseinua, Musika eta arte eszenikoak
Argazkigintzako ikastaroan zehar, argazkigintzaren jatorria aztertu, argiaren garrantzia eta kameren funtzionamendua ikertu, eta gure sormena garatuko dugu konposizio-arauen eta argazkilaritza mota desberdinen bidez. Metodologia aktiboen eta ikuspegi praktiko baten bidez, ikasle bakoitzak argazkigintza bere erara esperimentatu, sortu eta deskubritu ahal izango du.
Gehiago irakurri →Mintegia: Marrazketa
Modalitatea: Arte plastikoak, irudia eta diseinua
Marrazketa teknikoak funtsezko garrantzia du ikasleak 2D eta 3D proiektuak gauzatzeko gai izateko. Oinarrizko geometria laua eta irudikatzeko sistemak (isometrikoa,perspektiba konikoa) lantzen dira klase teoriko-praktikoetan. Lan irteera hauekin erlazionatuta dago: artea, barne diseinua, diseinu grafikoa, objektuen diseinua, ilustrazioa, komikigintza, eszenografia, bideogintzarako eszenatokien diseinua, etab.
Gehiago irakurri →Mintegia: Marrazketa
Modalitatea: Arte plastikoak, irudia eta diseinua
Marrazketa teknikoak funtsezko garrantzia du ikasleak 2D eta 3D proiektuak gauzatzeko gai izateko. Oinarrizko geometria laua eta irudikatzeko sistemak (isometrikoa,perspektiba konikoa) lantzen dira klase teoriko-praktikoetan. Lan irteera hauekin erlazionatuta dago: artea, barne diseinua, diseinu grafikoa, objektuen diseinua, ilustrazioa, komikigintza, eszenografia, bideogintzarako eszenatokien diseinua, etab.
Gehiago irakurri →Mintegia: Marrazketa
Modalitatea: Arte plastikoak, irudia eta diseinua
Bolumena irakasgaia forma tridimentsionalak ikastea eta sortzea da. Ikasleek hainbat materialekin lan egiten ikasten dute trebetasunak garatzeko, hala nola, kartoia, buztina, igeltsoa, alanbrea, etb. Proportzioa, testura eta konposizioa bezalako kontzeptuak aztertzen dira, sormena eta adierazpen pertsonala sustatuz. Aukera zoragarria da zure ideiak aurrera eramateko formaren eta espazioaren bitartez.
Gehiago irakurri →Mintegia: Marrazketa
Modalitatea: Arte plastikoak, irudia eta diseinua
Proiektu Artistikoak irakasgai praktiko bat da. Proiektu-metodologia erabiltzen da ikasleen garapen pertsonala eta elkarlanerako irakaskuntza garatzeko.Ikasurtean zehar, ikasleekhainbat lan indibidual eta kolektibo egiten dituzte, sormena erabiliz trebetasun pertsonala eta sorkuntza artistikorako tresna gisa.
Gehiago irakurri →Mintegia: Marrazketa
Modalitatea: Arte plastikoak, irudia eta diseinua
Ikasgaiaren helburu nagusia irudiaren hizkuntza ulertzea eta erabiltzea da, argazkigintzaren oinarrietatik abiatuta, film laburren sorrerara arte. Ikasleek ikus-entzunezko hizkuntza sormenez eta teknikoki landuko dute prozesuaren fase guztiak ulertuz. Taldeka zein banaka, haien istorioei bizitza emango dieten laburmetraiak sortuko dituzte.
Gehiago irakurri →Mintegia: Marrazketa
Modalitatea: Arte plastikoak, irudia eta diseinua
Marrazketa artistikoa hitzaren beharrik ez duen komunikabide garrantzitsu bat da, adierazpen eta komunikazio funtsezko tresna. Marrazketak ideiak, sentimenduak, sentsibilitate artistikoa eta sorkuntza garatzen laguntzen du. Ideiaren eta haren irudikapen grafikoaren arteko lehen lotura da, jarduera sortzaile eta proiektuen hasiera. Honela, bi ikasturtearen zehar, oinarrizko kontzeptutatik abiatu eta pixkanaka joango gara marrazten ikasten. Aurrez aurre dagoena zuzentasunez esku librean marrazkiak egiteaz gain prozedura eta material ezberdinak landuko dira hainbat neurritako formatutan. Zirriborro, formatu, euskarri, ahokatzea, proportzioa, itzaleztadura, perspektiba, konposizioa, grafitoa, ikatz ziria, kolore teknika lehorrak, izango dira eguneroko gaietako batzuk.
Gehiago irakurri →Mintegia: Marrazketa
Modalitatea: Arte plastikoak, irudia eta diseinua
Marrazketa artistikoa hitzaren beharrik ez duen komunikabide garrantzitsu bat da, adierazpen eta komunikazio funtsezko tresna. Marrazketak ideiak, sentimenduak, sentsibilitate artistikoa eta sorkuntza garatzen laguntzen du. Ideiaren eta haren irudikapen grafikoaren arteko lehen lotura da, jarduera sortzaile eta proiektuen hasiera. Honela, bi ikasturtearen zehar, oinarrizko kontzeptutatik abiatu eta pixkanaka joango gara marrazten ikasten. Aurrez aurre dagoena zuzentasunez esku librean marrazkiak egiteaz gain prozedura eta material ezberdinak landuko dira hainbat neurritako formatutan. Zirriborro, formatu, euskarri, ahokatzea, proportzioa, itzaleztadura, perspektiba, konposizioa, grafitoa, ikatz ziria, kolore teknika lehorrak, izango dira eguneroko gaietako batzuk. Irakasgai giltza hurrengo ikasturteko irakasgaientzat.
Gehiago irakurri →Mintegia: Euskara
Modalitatea: Arte plastikoak, irudia eta diseinua, Giza eta gizarte zientziak, Musika eta arte eszenikoak, Zientzia eta teknologia
Testu liburua: Euskara eta literatura I, Ibaizabal, ISBN: ISBN: 9788413708232
Euskara eta Literatura I irakasgaian ikasleek euskararen erabilera zuzena eta aberatsa lantzen dute, ahoz zein idatziz. Hizkuntzaren gramatika, hiztegia eta testu motak aztertzen dira, komunikazio gaitasuna hobetzeko. Aldi berean, euskal literaturaren oinarrizko lanak eta egileak ezagutzen dira, testuen ulermena eta interpretazioa garatuz. Ikasleek irakurketa kritikoa, idazketa eta ahozko adierazpena praktikatzen dituzte. Helburua da hizkuntza tresna eraginkor gisa erabiltzea eta euskal kulturaren eta literaturaren balioa ulertzea.
Gehiago irakurri →