Musika hizkuntza eta praktika I

Mintegia: Musika

Testu liburua: Musika-teklatu txiki bat (ikasturte hasieran zehaztuko zaie), Jack txikiko aurikularrak.

Maila: 1. Batxilergoa

Mota: Modalitateko derrigorrezkoak

Modalitatea: Musika eta arte eszenikoak

Arlo hau DBH-n ikasitako musika arloaren jarraipen bat da. Arlo honetan ahozko interpretazioa eta interpretazio instrumentala, sormena, entzumen ulermena (konpasak ezagutzea, transkripzio erritmiko eta melodikoak, etb.), musika-teoria, eta soinuarekin lotura daukaten teknologia berriak landu egiten dira. Matrikulatzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik kontserbatorioko ikasketen ezagutza edukitzea, baina komenigarria da DBH-ko 4.mailako musika arloa eginda edukitzea, eta DBH-ko musika arloa menperatuta izatea.