Indartze eskolak eta hainbat tailer arratsaldeetan.
Ikasgai honen helburu nagusia multimedia-produktuak aztertzen ikastea da, soinu bandak eta musikak beste osagaiekin, hau da testu eta irudiekin, duen interakzioa ikertuz. Musikak betetzen dituen funtzio anitzak aztertu nahi ditugu, narrazioen mezua edo zentzua eraikitzeko egiten duen ekarpena ulertuz. Ikasleek, honela, bere egunerokotasunean kontsumitzen dituzten narrazioak eta mezuak kritikoki aztertzen ikasiko dute: filmeak, iragarkiak, bideo-klipak, bideo-jokuak... Ikasgaian proiektu praktikoak emango dira ere, ikasleek produktu multimediak ekoiztuz.