Musika eta dantzaren historia

Mintegia: Musika

Maila: 2. Batxilergoa

Mota: Modalitateko hautazkoak II

Modalitatea: Musika eta arte eszenikoak

Musikak eta dantzak historian zehar izan duten bilakaera aztertzen dugu. Musikak eta dantzak inguruko testuinguruarekin duten harremana ezagutuko dugu, hau da, musikak eta dantzak mendeetan zehar izan dituzten funtzioak, eta beste arte batzuekin (pintura...) eta garaiko kulturarekin izan duten harremana. Musika eta dantza historikoak ikertzeko eta interpretatzeko proiektu praktikoak ere garatuko ditugu. Helburua, artearen, musikaren eta dantzaren munduan mugituko diren ikasleek ezinbestekoa den oinarrizko kultura bat eskuratzea da.