Indartze eskolak eta hainbat tailer arratsaldeetan.
Laborategiko Teknikak irakasgaian ikasleek laborategian lan egiteko oinarrizko teknikak eta segurtasun neurriak ikasten dituzte. Materialak eta tresnak modu egokian erabiltzen, esperimentuak prestatu eta datuak jasotzen eta interpretatzen ikasten dute. Praktikak biologia, kimika eta fisikako proiektuetan aplikatzen dira, behaketa eta neurketa zehatzak eginez. Helburua da laborategiko lanak modu seguru eta profesionalean egiteko gaitasuna garatzea, zientzia metodoa ulertzea eta analisi kritikoa eta problemak ebazteko trebetasunak indartzea.