Ikusentzunezko kultura (hautazkoa)

Mintegia: Marrazketa

Maila: 1. Batxilergoa

Mota: Modalitateko hautazkoak II

Modalitatea: Musika eta arte eszenikoak

Ikasgaiaren helburu nagusia irudiaren hizkuntza ulertzea eta erabiltzea da, argazkigintzaren oinarrietatik abiatuta, film laburren sorrerara arte. Ikasleek ikus-entzunezko hizkuntza sormenez eta teknikoki landuko dute prozesuaren fase guztiak ulertuz. Taldeka zein banaka, haien istorioei bizitza emango dieten laburmetraiak sortuko dituzte.