Gorputz adierazpena I*

Mintegia: Heziketa fisikoa

Maila: 1. Batxilergoa

Mota: Modalitateko hautazkoak II

Modalitatea: Musika eta arte eszenikoak

Gorputz Adierazpena ikasgaian giza gorputzaren eta mugimenduaren elementuak praktikan jartzen dira, ikasleen berezko adierazpena bilatzeko. Horrela, ikasleek mugitzeko aukera anitzak esploratzen dituzte praktikaren bidez, eta hortik oinarri teorikoa ondorioztatzen dute. Ikasgaiaren edukiak dira: gorputzaren kontzientzia eta kontrola, mugimenduan parte hartzen duten espazioa, denbora eta energia faktoreen esperimentazioa, eta bestelako teknika batzuk, horien artean dantza estilo anitzak, antzerki fisikoa, akrobaziak eta inprobisazioa. Gorputz Adierazpeneko saioetan ohikoak dira bilaketa pertsonalera dedikatutako esperimentazio-ariketak eta jokoak, eta horregatik ezinbestekoa da lotsa alde batera uztea eta errespetuan lan egitea, norberaren buruarekiko eta besteekiko errespetuan. Ikasleek bakarka zein taldeka egiten dute lan, imitazioaren bidez edo sorkuntza proiektuak garatuz.