Bizi, kontatu!

Mintegia: Euskara

Maila: 1. Batxilergoa

Mota: Hautazkoak

Modalitatea: Arte plastikoak, irudia eta diseinua, Giza eta gizarte zientziak, Musika eta arte eszenikoak, Zientzia eta teknologia

Ikasgai honen helburua ikasleentzako espazio berri bat diseinatzea da. Espazio horretan, ikasleen kexkak, beharrak edota haien gustuko gaiak jorratuko dira. Hezkuntzaren oinarrietako bat pentsamendu kritikoa garatzea da eta horretarako ezinbestekoa da ulermena eta adierazmena lantzea. Ikasleek hainbat produkzio sortuko dituzte (Podcast, irrati saioa, e.a.) eta haiek izango dira espazio horren sustatzaile eta elementu garrantzitsuena.