Indartze eskolak eta hainbat tailer arratsaldeetan.
• Arte eszenikoetako, bereziki antzerkiko, historiaren erreferentziazko mugimendu, egile eta antzezlanen ezaugarriak landu. • Arte dramatikoko erreferentziazko zenbait obra klasiko zein garaikide kritikoki aztertu. • Gorputz-teknikak, inprobisazio-teknikak, mugimendu-sekuentziak eta eszenak konposatzeko teknikak praktikan jartzen ditugu, eszena-proposamenak gauzatuz, interpretazio- eta sormen-trebetasunak ikertzeko. • Intereseko emozio, ideia, ekintza eta gaien adierazpena eta komunikazioa praktikan jartzen ditugu gorputzaren, ahotsaren, mugimenduaren eta/edo testuaren bitartez. • Obra eszenikoak eszenaratu eta antzezten ditugu ekintza eszenikoa bizi, baloratu eta esperimentatzeko. • Sormen lan horiek ikusle aurrean plazaratu egiten ditugu eskola barruan zein eskolatik kanpo ere. Iaz adibidez hainbat emanaldi eman genituen Gernikako Lizeo antzokian, Erandioko Merkatu Zaharrean, Barakaldoko Clara Campoamorren eta Bilboko Arriaga antzokian eta La Terminal espazioan.