Argazkilaritza

Mintegia: Marrazketa

Maila: 1. Batxilergoa

Mota: Hautazkoak

Modalitatea: Arte plastikoak, irudia eta diseinua, Musika eta arte eszenikoak

Argazkigintzako ikastaroan zehar, argazkigintzaren jatorria aztertu, argiaren garrantzia eta kameren funtzionamendua ikertu, eta gure sormena garatuko dugu konposizio-arauen eta argazkilaritza mota desberdinen bidez. Metodologia aktiboen eta ikuspegi praktiko baten bidez, ikasle bakoitzak argazkigintza bere erara esperimentatu, sortu eta deskubritu ahal izango du.