Indartze eskolak eta hainbat tailer arratsaldeetan.
Artean interesa handia duten ikasleei bideratuta, eta bereziki Arte Plastikoetan sakondu nahi duten horientzat. Ibarrekolandan modalitate honetako ikasgaiak modu globalean eta proiektuen bidez lantzen dira; besteak beste, Marrazketa Artistikoa, Marrazketa Teknikoa, Bolumena, Ikus-entzunezko Kultura, Diseinua, Pintura, Eszenografia, etab.
Musika eta Arte Eszenikoak maite dituzten gazteentzat. Gure institutuan Antzerkia, Gorputz Adierazpena, Dantza, Musika eta Kantua bezalako irakasgaiak eskaintzen ditugu. Alor guztietan ikasketa teorikoa eta praktikoa uztartzen ditugu. Ikasturtean zehar gure ikasleek diziplina anitzeko proiektu ugari sortzen dituzte euren sorkuntza gaitasuna ahalik eta gehien garatzeko.
Batxilergoa mota honek prestakuntza sendoa emango die ikasleei gizarte-zientzietan, humanitateetan eta literaturan. Era berean, analisi kritikoa, pentsamendu abstraktua eta ahozko eta idatzizko adierazpen-gaitasuna garatzeko aukera emango die ikasleei. Modalitate honetako ikasgaien artean Latina, Literatura Unibertsala, Ekonomia, eta Mundu Garaikidearen Historia aurkitzen ditugu, besteak beste.
Zientzia eta Teknologiako Batxilergoak bi alderdi ditu: alde batetik, mundu teknologikoarekin eta ingeniaritzarekin lotutako karrerak ikasteko interesa duten ikasleei zuzendutako aukera da, eta, bestetik, bide bosanitarioa dago, osasunaren eremura bideratuagoa (medikuntza, erizaintza, etab.). Modalitate honetako irakasgai nagusiak Matematika, Fisika eta Kimika, Biologia-Geologia eta Marrazketa Teknikoa dira, besteak beste.