Indartze eskolak eta hainbat tailer arratsaldeetan.
Gure egunerokotasunean gertatzen ari diren fenomenoak azaltzeko behar diren oinarrizko ezagupen zientifikoak ulertzea eta ikastea. Banakako zein taldekako ikerketa proiektuen bidez lan egingo dute, ahozko zein idatzizko komunikazioa landuko dute. Aldi berean, pentsamendu kritikoa eta autonomoa sustatuko da. Ortuko lana proiektu garrantzitsua izango da ere.
Giza anatomiaren eta bere funtzionamenduaren ezagutza sistemiko eta integralak ikastea modu praktikoan, ikasleen eguneroko bizitzan erabaki osasungarriak hartzeko aukera errealak izan ditzaten, bizimoduaren kalitatea hobetzeko.
Gure planetaren ingurumenean ematen diren gertaera zein arazo larrien ulermena eta ezagutza zientifiko kritikoa sustatzea eta lantzea. Proiektuak ezinbestekoak izango dira, banaka zein taldeka. Ikuspegi globala landuko da, baita irteera edota konponbide globalak.
Literatura, gozatzeko, mundua ezagutzeko eta norberaren nortasuna, norberaren kultura eta norberaren gizartea eratzeko tresna moduan erabiltzea izango da helburu.
Gaiak ikasteko literaturaren historia lantzen da, baina klasean egiten diren ekintzak entretenigarriak eta parte hartzekoak dira batez ere, hala nola, tertulia dialogikoak irakurritakoari buruz, lan idatziak idazle eta obra zehatzei buruz, lan taldean edo binaka iruzkinak egiten ditugu, filmen bat eta bideoak ikusi, audioliburuak entzun…
Irakurtzen dutenaren eraginez hainbat galdera eta ikuspuntu agertzen zaizkigu, horren ondorioz askotan aurreiritzia aldaraziz.
Testuinguru historikoaren garrantziaz ohartzearekin batera, literatura geure burua eta gure kultura aberasteko iturria da gozatzeko eta errealitatea ulertzeko bitartekoa.
Psikologian ikertu diren gai garrantzitsuenetako batzuk, hala nola psikologia zientzia moduan; jokabideen oinarri biologikoak; gogamen-prozesuak: pertzepzioa, oroimena; motibazioak eta emozioak; nortasuna; nahaste psikologikoak… lantzen dira. Oinarrizko kontzeptuak gizakion jokabidea ulertzen laguntzen digutenak.
Antropologiaren izaera zientifikoa, XIX eta XX. mendean zehar korronte antropologikoak sortu zirenetik kultura ezberdinak nola aztertu diren, antropologia feministaren ekarpen kritikoak edo digitalizaziotik edo klima-aldaketatik abiatuta gizartean gertatu diren beste aldaketa batzuk lantzen dira.
Hautazko Laborategiko Teknikak irakasgaia zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa adierazten duten Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago eta jakintzaren adar horien barruan geroagoko ikasketak egiteko prest daudenentzat.
Bere asmoa zientzia ikerketaren ikuspegitik jorratzea da, laborategian planteatzen diren arazo errealei irtenbideak bilatuz eta modu horretan bere ezagutzan sakonduz. Kontua da ikasleek modu praktikoagoan ikas ditzatela modalitateko ikasgaietan proposatutako eduki zientifiko jakin batzuk. Eduki horiek hautazko irakasgai honen barruan ikasi ahal izango dira, eta ikasleak pertsonalki inplikatuko dira zeregin horretan.
Laborategiko Teknikek lotura estua dute Fisika, Kimika, Fisika eta Kimika, Biologia eta Kultura Zientifikoa irakasgaiekin, eta, horiekin batera, helburuak garatzen laguntzen dute.
Gorputz Adierazpena ikasgaian giza gorputzaren eta mugimenduaren elementuak praktikan jartzen dira, ikasleen berezko adierazpena bilatzeko. Horrela, ikasleek mugitzeko aukera anitzak esploratzen dituzte praktikaren bidez, eta hortik oinarri teorikoa ondorioztatzen dute. Ikasgaiaren edukiak dira: gorputzaren kontzientzia eta kontrola, mugimenduan parte hartzen duten espazioa, denbora eta energia faktoreen esperimentazioa, eta bestelako teknika batzuk, horien artean dantza estilo anitzak, antzerki fisikoa, akrobaziak eta inprobisazioa. Gorputz Adierazpeneko saioetan ohikoak dira bilaketa pertsonalera dedikatutako esperimentazio-ariketak eta jokoak, eta horregatik ezinbestekoa da lotsa alde batera uztea eta errespetuan lan egitea, norberaren buruarekiko eta besteekiko errespetuan. Ikasleek bakarka zein taldeka egiten dute lan, imitazioaren bidez edo sorkuntza proiektuak garatuz.
Jarduera Fisikoa, Aisia eta Osasuna irakasgaian, ikasleen garapen pertsonal eta sozial egokia bermatuko duen konpetentzia motorra hobetzeko eta norberaren edo besteen jarduera fisikoa planifikatzeko behar den autonomia garatzeko lan egiten da. Irakasgaian praktika motorrak denbora gehiena hartzen du, eta eduki teorikoak modu praktikoan eta metodologia aktiboak erabiliz garatzen dira.
Batxilergoko 2. mailako Artearen Historia irakasgaiak arte-mugimendu eta -estilo nagusien ibilbidea eskaintzen du, baita historian zehar pinturan, eskulturan eta arkitekturan izan diren irudi adierazgarrienak ere.
Batxilergoko bigarren mailan Espainiako eta Euskal Herriko Geografia irakasgaiaren helburu nagusia ikasleei Espainiako eta Euskal Autonomia Erkidegoko ezaugarri geografiko, ekonomiko, sozial eta kulturalak sakonki ulertzea da. Irakasgai hau funtsezkoa da ulertzeko Espainiako lurraldeak nola antolatzen, garatzen eta erlazionatzen diren.
Munduko Historia Garaikidea mundu modernoari forma eman dioten gertaera, mugimendu eta prozesu historiko garrantzitsuenetan zentratzen da, XVIII. mendearen amaieratik gaur egunera arte. Funtsezko helburuek honako hauek biltzen dituzte:
OINARRIZKO JAKINTZAK
METODOLOGIA
Ez duzue aparteko mailarik izan behar, izena emateko. Erabiltzaile independientea bihur zaitezten eguneroko bizitza gelara ekarriko dugu.Hizkuntza erabiliz ikasten da eta erabiliz ontzen da!
Ikasgaiaren helburu nagusia irudiaren hizkuntza ulertzea eta erabiltzea da, argazkigintzaren oinarrietatik abiatuta, film laburren sorrerara arte. Ikasleek ikus-entzunezko hizkuntza sormenez eta teknikoki landuko dute prozesuaren fase guztiak ulertuz. Taldeka zein banaka, haien istorioei bizitza emango dieten laburmetraiak sortuko dituzte.
Bolumena irakasgaia forma tridimentsionalak ikastea eta sortzea da. Ikasleek hainbat materialekin lan egiten ikasten dute trebetasunak garatzeko, hala nola, kartoia, buztina, igeltsoa, alanbrea, etb. Proportzioa, testura eta konposizioa bezalako kontzeptuak aztertzen dira, sormena eta adierazpen pertsonala sustatuz. Aukera zoragarria da zure ideiak aurrera eramateko formaren eta espazioaren bitartez.
Marrazketa artistikoa hitzaren beharrik ez duen komunikabide garrantzitsu bat da, adierazpen eta komunikazio funtsezko tresna.
Marrazketak ideiak, sentimenduak, sentsibilitate artistikoa eta sorkuntza garatzen
laguntzen du. Ideiaren eta haren irudikapen grafikoaren arteko lehen lotura da, jarduera sortzaile eta proiektuen hasiera.
Honela, bi ikasturtearen zehar, oinarrizko kontzeptutatik abiatu eta pixkanaka joango gara marrazten ikasten. Aurrez aurre dagoena zuzentasunez esku librean marrazkiak egiteaz gain prozedura eta material ezberdinak landuko dira hainbat neurritako formatutan.
Zirriborro, formatu, euskarri, ahokatzea, proportzioa, itzaleztadura, perspektiba, konposizioa, grafitoa, ikatz ziria, kolore teknika lehorrak, izango dira eguneroko gaietako batzuk.
Proiektu Artistikoak irakasgai praktiko bat da. Proiektu-metodologia erabiltzen da ikasleen garapen pertsonala eta elkarlanerako irakaskuntza garatzeko.Ikasurtean zehar, ikasleekhainbat lan indibidual eta kolektibo egiten dituzte, sormena erabiliz trebetasun pertsonala eta sorkuntza artistikorako tresna gisa.
Proiektu Artistikoak irakasgai praktiko bat da. Proiektu-metodologia erabiltzen da ikasleen garapen pertsonala eta elkarlanerako irakaskuntza garatzeko.Ikasurtean zehar, ikasleekhainbat lan indibidual eta kolektibo egiten dituzte, sormena erabiliz trebetasun pertsonala eta sorkuntza artistikorako tresna gisa.
Arte-batxilergoko diseinuaren irakasgaia, ikasleen sormena eta trebetasun teknikoak hainbat arlotan garatzen saiatzen da; hala nola, grafikoan eta industrialean, Ikasturtean zehar, ikasleek ideiak kontzeptualizatzen, tresna digital eta tradizionalak erabiltzen eta beren proiektuetan printzipio estetiko eta funtzionalak aplikatzen ikasten dute. Gainera, diseinu-lanen ikerketa eta analisi kritikoa sustatzen da, baita diseinuaren historia eta horrek gizartean duen eragina ulertzea ere. Laburbilduz, irakasgai honek ikasleak erronka sortzaileei aurre egiteko prestatzea du helburu, eta diseinuaren esparruan etorkizuneko karreretako oinarri sendoa ematen die.
Pintura irakasgaian, ikasleek kolorearen teoria eta bere ezaugarriak sakonki lantzen dituzte. Koloreen harmoniak, kontrastea eta adierazkortasuna aztertzen dituzte, eta hainbat teknika plastiko erabiltzen ikasten dute: akrilikoa, akuarela, pastelak, etab. Helburua da euren sormena garatzea eta espresio pertsonala lantzea pinturaren bidez.
Argazkigintzako ikastaroan zehar, argazkigintzaren jatorria aztertu, argiaren garrantzia eta kameren funtzionamendua ikertu, eta gure sormena garatuko dugu konposizio-arauen eta argazkilaritza mota desberdinen bidez. Metodologia aktiboen eta ikuspegi praktiko baten bidez, ikasle bakoitzak argazkigintza bere erara esperimentatu, sortu eta deskubritu ahal izango du.
Marrazketa teknikoak funtsezko garrantzia du ikasleak 2D eta 3D proiektuak gauzatzeko gai izateko. Oinarrizko geometria laua eta irudikatzeko sistemak (isometrikoa,perspektiba konikoa) lantzen dira klase teoriko-praktikoetan.
Lan irteera hauekin erlazionatuta dago: artea, barne diseinua, diseinu grafikoa, objektuen diseinua, ilustrazioa, komikigintza, eszenografia, bideogintzarako eszenatokien diseinua, etab.
Marrazketa teknikoak funtsezko garrantzia du ikasleak 2D eta 3D proiektuak gauzatzeko gai izateko. Oinarrizko geometria laua eta irudikatzeko sistemak (isometrikoa,perspektiba konikoa) lantzen dira klase teoriko-praktikoetan.
Lan irteera hauekin erlazionatuta dago: artea, barne diseinua, diseinu grafikoa, objektuen diseinua, ilustrazioa, komikigintza, eszenografia, bideogintzarako eszenatokien diseinua, etab.
Ikasgai honetan ikasleak hainbat arte-disziplinatako obrak aztertuko dituzte,hainbat modutan eta hainbat teknikarekin eta hori sorkuntza artistiko ideiarekin lotuko dute. Aztertuko ditugu arteari buruz dauden teoriak, arte klasikoaren proiekzioa (Greziako eta Erromakoa), argia eta espiritualtasuna artean (Barrokoan),artea eta irudikapena (arte garaikidea XIX. mendekoa), XX. mendeko lehen abangoardiak bigarren abangoardiak, Land art eta arte Poveratik gaur egun arte. Ere landuko da Artearen esparruari dagokion hiztegi espezifikoa ezagutzea eta erabiltzea.
Arlo hau DBH-n ikasitako musika arloaren jarraipen bat da. Arlo honetan ahozko interpretazioa eta interpretazio instrumentala, sormena, entzumen ulermena (konpasak ezagutzea, transkripzio erritmiko eta melodikoak, etb.), musika-teoria, eta soinuarekin lotura daukaten teknologia berriak landu egiten dira. Matrikulatzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik kontserbatorioko ikasketen ezagutza edukitzea, baina komenigarria da DBH-ko 4.mailako musika arloa eginda edukitzea, eta DBH-ko musika arloa menperatuta izatea.
Analisi musikalaren bidez musika bere osotasunean ulertzen saiatzen gara sakonean gozatu ahal izateko. Horretarako entzumen aditua entrenatu behar da, eta praktikarekin lotuta, musikaren elementuen erabilera eta asmo anitzak ikertuko dira. Hizkuntza musikalaren ezagupena baliogarria bada ere, benetan behar dena zaletasuna, sormena eta gogoa da.
Musikak eta dantzak historian zehar izan duten bilakaera aztertzen dugu. Musikak eta dantzak inguruko testuinguruarekin duten harremana ezagutuko dugu, hau da, musikak eta dantzak mendeetan zehar izan dituzten funtzioak, eta beste arte batzuekin (pintura…) eta garaiko kulturarekin izan duten harremana. Musika eta dantza historikoak ikertzeko eta interpretatzeko proiektu praktikoak ere garatuko ditugu. Helburua, artearen, musikaren eta dantzaren munduan mugituko diren ikasleek ezinbestekoa den oinarrizko kultura bat eskuratzea da.
Proiektu Artistikoak irakasgai praktiko bat da. Proiektu-metodologia erabiltzen da ikasleen garapen pertsonala eta elkarlanerako irakaskuntza garatzeko.Ikasurtean zehar, ikasleekhainbat lan indibidual eta kolektibo egiten dituzte, sormena erabiliz trebetasun pertsonala eta sorkuntza artistikorako tresna gisa.
Proiektu Artistikoak irakasgai praktiko bat da. Proiektu-metodologia erabiltzen da ikasleen garapen pertsonala eta elkarlanerako irakaskuntza garatzeko.Ikasurtean zehar, ikasleekhainbat lan indibidual eta kolektibo egiten dituzte, sormena erabiliz trebetasun pertsonala eta sorkuntza artistikorako tresna gisa.
Irakasgai honen helburua da ikasleak musika-konposizioa sortzeko, erreproduzitzeko eta editatzeko prozesuan murgiltzea, ordenagailuaren eta hizkuntza informatikoaren erabilera kritiko, seguru eta arduratsuaren bidez.
Informatikaren oinarrizko kontzeptuak lantzen dira: zibersegurtasuna, datuen prozesamendua eta aplikazio digitalen erabilera aurreratua. Tresna digital eta multimediak garatuz, ikasleek pentsamendu kritikoa eta teknologia arduraz erabiltzeko gaitasuna garatzen dute.
Programazioa, adimen artifiziala, datuen analisia eta sareak sakonago aztertzen dira. Prozesuen automatizazioa, zibersegurtasuna eta etika digitala landuz, web garapena eta 3D modelizazioa bezalako teknologien aplikazioa sustatzen da.
Produktu teknologikoen diseinua eta analisia lantzen dira, baita oinarrizko elektronika, materialak eta egiturak ere. Arazo teknologikoak ebazteko, fisika eta matematikako kontzeptuak aplikatzen dira, eta prototipoak sortzeko tresna digitalak erabiltzen dira.
Produktu teknologikoen diseinua eta analisia lantzen dira, baita oinarrizko elektronika, materialak eta egiturak ere. Arazo teknologikoak ebazteko, fisika eta matematikako kontzeptuak aplikatzen dira, eta prototipoak sortzeko tresna digitalak erabiltzen dira.