Dena hasi zen Joseba Sarrionandiak gure instian 2023ko maiatzean egin behar zuen hitzaldiarekin.. Iurretako idazlea gure instira etorri behar zela-eta, pentsatu genuen haren poemetan oinarritutako lan txikitxo batzuk egin genitzakeela poetaren hitzen artean tartekatzeko eta, bide batez, gure literaturarentzat hain garrantzitsua den idazleari gure omenaldi txikitxoa egiteko.
Hor hasi ginen bere poemetan oinarritutako kantak, dantzak eta antzezlan txikiak prestatzen. Egindako pieza horiek, nolabait, arrakasta izan zuten. Ikusleei, baita Sarriri berari ere gustatu egin zitzaien guk oholtzaratutako lana. Hortik aurrerakoa abiada bizian joan zen. Bideoak sare sozialen bitartez zabaldu eta Berritzeguneko arduradunengana heldu, horiei ere gure lana gustatu eta lehenengo deia iritsi zen. Nahi zuten guk Gasteizen 2024ko azaroan egingo ziren Eskola Hiztun Bila jardunaldien amaierako ekitaldia egitea, noren eta EAE osotik joandako 400 irakasleren aurrean. Joseba Sarrionandia bera ere gurekin batera gonbidatuta.
Horrek erronka handia zen. Kurtso hasi eta berehala zelako emanaldia eta gure lanari 15 minutuko osotasuna eman behar geniolako, baina aurtengo ikasleekin. Hori ere egin genuen. Emaitza: Jesus Guridi zeuden ia 400 ikusleak zutik txaloka, haietariko asko nabarmen hunkituta. Hortik aurrera dei eta eskaintza piloa. Hainbat ikastetxetatik deitu ziguten gure ikuskizun hori haien zentroetan egin genezan. Argi genuen ezin ginela horrelako abentura bati heldu soilik 15 minutuko lan labur batekin.
Argi zegoen irtenbidea: honek euskarri luzeagoa merezi du. Orduan, proiektuan zeuden ikasleekin bildu eta aho batez adostu genuen. Ordubeteko ikuskizuna prestatu beharra zegoen eta ahal bezainbesteko zabalera eman. Baina horretarako laguntza teknikoa behar genuen. Abenduan harremanetan jarri ginen Tartanga LHIIkoekin eta haien ikasle batzuek berdindu dute, oso era profesionalean gainera, guk soinu, argi eta ekoizpenarekin genituen hutsuneak.
Ordutik gure lana han hemenka eskaintzen ibili ibili gara: Ibarrekolanda 3 saio egin ditugu, Loraldiako jardunaldien barruan La Terminalen, Barakaldoko Clara Campoamorren eta Gernikan saio bi, lehenengoa hango institutuak gonbidatuta eta bigarrena Gernika Memoriaren Lekuko plataformak gonbidatuta eta azkena Erandioko Tartanga LHIIren eskutik maiatzaren 15ean eguerdiko 13:00etan.