Greba deialdia urtarrilaren 22 eta 23an

Ibarrekolandako irakasleak greba deialdiarekin bat

Jakina denez, hurrengo asteazken eta ostegunerako grebara deitu dituzte irakasleak hezkuntza alorrekoa sindikatuek. Hori dela eta, Ibarrekolanda BHIko zenbait kontu argitu nahiko genizkioke hezkuntza komunitateari.

Esteka honetan ikus daitezke sindikatuek egiten dituzten aldarrikapen orokorrak. Baina horiez aparte, hona hemen Ibarrekolanda BHIko koiuntura zehatzari dagozkion eskaerak.

1. LAN ZAMAK ARINDU

  • Bigarren orientatzailea (aurreko ikasturteetan izan duguna), psikologoa eta errefortzuetarako irakasleak  behar ditugu ikastetxean ikasleen beharrei aurre egiteko.
  • Metodologia berriak aplikatzeko formakuntza eta epe egokiak adostea eta EAE osorako eredu baliagarriak  eskura jartzea
  • Eremukako lana egiteko orduak atxikitzea gure ordutegien barruan.
  • Programazio berriak egiteko eredu argi eta zehatzak ikasgai guztietan.
  • Irakasleon eraginkortasuna areagotzeko ezinbestekoa da beharrezkoak diren baliabide materialez -kirol instalazioak, ikasgelak, baliabide informatikoak, etab.- hornitzea.

2. GAZTEBERRITZE PLANA

  • 60 urterekin, baldintzak betez gero, erretiratzeko aukera eman.
  • Bitartean, 60 urte baino gehiagoko irakasleentzako benetako murrizketa.

3. EROS AHALMENA BERRESKURATU

  • Soldataren igoera, bizitzaren garestitzearekin bat etortzea.

4. ENPLEGUA EGONKORTU ETA BERMATU

  • Orduak badaude eta baldintzak betetzen badira, irakasleak ikastetxean finkatu, batez ere lanpostu berezien  kasuan (zikloak, arte eszenikoak…)
  • Zuzendaritza taldean sartzeko prest dagoen irakasleak ikastetxean finkatu Zuzendaritzan egongo den  bitartean.

5. ATZERAPAUSUAK KENDU

  • Ordezkoon kontratuak moztea Gabonetan eta udan.
  • Proiektuetarako orduak izatea, adibidez Agenda 2030erako zein Hezkidetzarako. Azken honetan, premia  argia da; izan ere, Arartekoak berak azken txostenean ohartarazten digu gazteen artean atzerakada  gertatzen ari dela gertatzen gizartean genero-berdintasunaren eskubidea aitortzerakoan
  • Arreta zuzena berreskuratzea Gran Via-ko egoitzan. Tramitaguneak ez dira garaiz erantzuten, eta “arazo”  batzuk konpontzeko ez dira egokiak.
  • Irakasleok egiten ditugun formakuntzak (hizkuntzak, ikastaroak, …) kontuan izatea agiria aurkeztuz gero.

6. ORDEZKOEN LAN BALDINTZAK HOBETU

  • Lehenengo egunetik ordezkapenak betetzea.

7. LIZENTZIAK ETA BAIMENAK

  • Lizentziak eta baimenak eskatzeko baimenak malgutu.

8. LAN-OSASUN, BERDINTASUN ETA EUSKERA PLANAK GARATU

  • DBH 1era datozkigun hainbat ikasleen euskara maila oso baxua da. Beraz, irakasle laguntzaileak beharko  lirateke ikasgai guztietan.
Comments are closed.