Euskal Karabana Solidarioa Saharar Herriarekin

Saharako karabanaren kamioia

Urtarrilaren 19tik otsailaren 5ra elikagaien eta higiene produktuen bilketa

Saharar errefuxiatuek ia 50 urte daramatzate itxaroten. Saharako basamortu erdian bizi dira eta euren biziraupena kanpoko laguntzaren menpe dago. Horregatik, urtero Elkartasun Karabana antolatzen da behar dituzten produktuak helarazteko.

Saharako Karabanaren kartela

Zer ekarri ahal duzue?

Arroza, lekaleak, pasta, hegaluzea edota sardina latak, konpresak edota helduentzako ipurzapiak

Non utzi ditzakezue?

Instituko sarreran jarriko ditugun kutxetan.

Saharako karabanaren kutxak
Edozein laguntza, umila bada ere, ongietorria izango da.
Saharar Herriaren egoeraren inguruko informazioa ondoko bideo laburrean topa dezakezue. Ikusi eta partekatu!!
Mila esker zuen parte hartzeagatik!!
Agenda 2030 Taldea
Comments are closed.