“eSafe Stories”: eTwinning projektua

Gure DBHko 2. mailako ikasleek eTwinning proiektu bat garatu dute Estanbulgo "50. Tahran Anadolu Lisesi" institutuarekin batera; "eSafe Stories"

Proiektu honetan elkarrekin lan egin dute Interneten eta sare sozialen arriskuak aztertzeko.
Logotipoak, posterrak, aurkezpenak eta bideokonferentziak diseinatu dituzte. Kulturen arteko alderdi asko partekatu dituzte guztion artean, eta, azkenean, eSafe Week bat antolatu dugu egindako lan guztia erakusteko. Gainera, Brainbox joko ospetsuaren bertsio oso berezia garatu dute. Nahiz eta agur esan, datorren ikasturtean beste proiektu europar bati berriro ekiteko irrikitan gaude.

Comments are closed.