Servicio de Orientación

Hezkuntza-orientabidea etengabeko laguntza-prozesu sistematikoa da, eta hezkuntza-jardueran sartuta dago. Ikasleei bere proiektu pertsonalaren eta profesionalaren jabe izan daitezen trebatzeko gaitasunak eskuratzen laguntzea da orientabidearen helburua.

Helburuak

Orientazioko edukiek eskolako curriculum guztian dute eragina, eta zeharka garatu behar dira, alor guztietan. Hala ere, ikasketa horien zati bat esplizituki landu beharko da tutoretzan, hazkuntza pertsonalerako garrantzia duelako, ondorengo ikasketetan eragina duelako, eta bizitzako hainbat egoeratan erabil daitekeelako.

Ikastetxearen heziketa-proiektuaren barruan, tutoretza-plana da ikasleen eskolatze-aldi osoan orientazio eta jarraipen ekintza guztiak antolatzeko egitura. Oinarrizko gaitasunak lortzea da orientazio eta jarraipen ekintza horien helburua.

Tutoretza-lanaren helburua da ikasleak bere burua ezagut dezala eta onar dezala, sozializazio-prozesua hobe dezala, erabakitzen eta ikaskuntza-arazoak konpontzen ikas dezala, eta bere proiektu pertsonal eta profesionalaren protagonista senti dadila.