El Carpinera txangoa

Karrantzako haranean, naturaren itxurazko lasaitasunaren erdian, panterak, katamotzak, oreinak, guanakoak… daude zelatan. Karpin Faunaren bizilagunak dira, jada beren habitatera itzuli ezin diren animaliak hartzeko zentroa. Horiek guztiek, legez kanpoko trafikoaren edo ehizaren eta abandonuen biktimek, etxe seguru bat aurkitzen dute hemen.
Joan den asteazkenean, DBHko 1. mailako ikasleek Karrantzako El Carpin zentrora bisita egin zuten.
Animalien etologiari buruzko tailer bat egiteko aukera izan genuen, baita parkeko instalazioetara bisita gidatua egiteko ere.
Baina, batez ere, animaliak eta ingurunea errespetatzearen garrantziaz hausnartu ahal izan genuen.

Comments are closed.