Prozesuaren egutegia:
- Eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko epea: otsailaren 13tik 24ra.
- Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 28an. Ikusgai, apirilaren 4ra arte.
- Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea Lurralde Ordezkariarekin aurrean:
apirilaren 4ra arte. - Behin betiko zerrenden argitalpena: apirilaren 20an. Ikusgai, maiatzaren 22ra arte
Eskabidea ikaslearen aitak, amak edo tutoreak aurkeztuko du. Bi modutan egin ahal izango da:
- Online Hezkuntza Sailaren aplikazio informatikoaren bidez
- Lehen postuan hautatutako ikastetxeko idazkaritzan.
IBARREKOLANDA BHIko ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera 8:30etatik 13:30etara
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Ikaslearen familia-liburuko fotokopia, edo jaiotza-agiria.
- Eskaera egiten duen pertsonari (aita edo ama) dagokion familia-liburuko fotokopia
edo pertsona hori ikaslearen legezko tutorea dela egiaztatzen duen agiria. - Eskabidea egiten duen lagunaren NANaren edo AIZren fotokopia: aitarena edo
amarena, edo legezko tutorearena. Ez da aurkeztu beharko online izapidetuz gero
eta agiri hori nortasun-datuak kontsultatzeko zerbitzuak baliozkotzen badu. - Familiaren bizilekuaren ziurtagiria (ikaslearena, aitarena, amarena, edo tutorearena),
gehienez hiru hilabeteko antzinatasunekoa eta Udalak egindakoa. - EAEtik kanpo eskolatutako ikasleen kasuan, egindako ikasketen ziurtagiria, argi eta
garbi adieraziz zer maila egiten ari diren une horretan. - Ikaslea etxean hartu bada, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala.
- Banandutako edo dibortziatutako familiek Hezkuntza Sailak ezarritako protokoloa
betetzen dutela egiaztatzen duen agiria (adibidez: ezkontide ohiaren baimen idatzia,
ebazpen judiziala edo eskabidea bermatzen duen behin behineko neurria, etab.). - Hezkuntza-laguntzako berariazko premiei buruzko galdetegia, behar bezala beteta.
- Aitortutako Hezkuntza Premia Bereziei buruzko diagnostikoa, halakorik izanez gero.