Prozesuaren egutegia
- Eskabideak eta dokumentazioa entregatzea: 2024ko apirilaren 8tik 19ra, biak barne.
- Eskabide datuak aldatzea: 2024ko apirilaren 24ra arte.
- Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2024ko apirilaren 30a.
- Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2024ko maiatzaren 7a.
- Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: 2024ko maiatzaren 14ra arte, egun hori barne.
- Eskabidean atzera egitea: 2024ko maiatzaren 14ra arte, egun hori barne.
- Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendak argitaratzea: 2024ko maiatzaren 21a.
- Ohiko matrikula-aldia: 2024ko ekainaren 17tik uztailaren 2ra, biak barne.
- Onartuen eta itxarote-zerrendan daudenen behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea: 2024ko ekainaren 18ra arte, egun hori barne.
- Itxarote-zerrendaren indarraldia: 2024ko irailaren 27ra arte, egun hori barne.
Matrikula nola egin
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
1. NANaren fotokopia
2. IES Ibarrekolanda BHIko matrikula-orria (hezkuntza eskaintzaren orria) beteta
Arte Plastikoak
Musika eta Arte Eszenikoak
Gizarte Zientziak
Zientzia eta teknologia
3. Ikaslearen irudia erabiltzeko baimen-orria beteta
4. Hezkuntzako ordenagailu eramangarriak erabiltzeko onarpen ala errefusatze adierazpena
5. Ikasleak jarduera osagarrietako irteteko baimen-orria beteta
6. Ikasketen gastuak* ordaindu izanaren frogagiria: Kutxabank ES61 2095 0611 0132 0057 1296
Arte Plastikoak
2. Batxilergoa: 52 € + Hartutako irakasgaiak (AGPT 15€, Marrazketa artistikoa II 10€, Eszenografia 10€)*
Musika eta Arte Eszenikoak
2. Batxilergoa: 52€ + Hartutako irakasgaiak (Arte eszenikoak 10€, Ikus-entzunezko kultura 10€)*
Gizarte Zientziak / Zientzia eta Teknologia
2. Batxilergoa: 52 €*
7. Aurreko ikasturteko bukaerako notak (2023/24ko notak)
8. EAEtik kanpo etorritako ikasleak: Espediente Akademikoa.
Aukerazko dokumentuak:
*Ikasketen gastuak:
Matrikula egiterako orduan, IES Ibarrekolanda BHIko OOGek onarturiko erabakiaren arabera (2019eko apirilaren 4koa), gure ikastetxeko ikasle bakoitzak ordainketa bat egin beharko du hainbat gastu orokorretarako. Diru kopuru horretan, besteak beste, honakoak sartzen dira: ikastetxearen antolamendu-gida, fotokopiak eta bestelako material didaktikoak, eta gure ikastetxeko ikasle guztiek parte hartzera bideratutako hainbat jarduera osagarri (museoak bisitatzea, antzezlanak, erakusketak, kirol jarduerak, tailerrak, bidaia kulturalak eta beste hainbat).
Guztira, honako hauek dira gastu finkoak:
- 1. Batxilergoan: Gastu orokorrak (32 €) + Hainbat jarduera (10 €) + Kirol jarduerak (30 €) = 72 €
- 2. Batxilergoan: Gastu orokorrak (32 €) + Hainbat jarduera (15 €) + Antzerkia ingelesez (5 €) = 52 €
Horretaz aparte, Arte batxilergoetan badaude beste zenbait gastu modalitate honetako ikasgaietan burutzen diren hainbat jarduera egiteko material espezifikoak nahiko garestiak direlako. Horregatik, gastu hauek merkeago izateko asmoz, ikastetxeak handizka erosten du material mota hori eta honela ikasleak behar duen unean eskuragarri izango du.
Modalitate hauen kasuan, gastu finkoei gehitu beharko zaie hartutako irakasgaiei dagozkien gastuak. Adibidez, Arte Plastikoetako 1. Batxilergoa egingo duen ikasle batek Marrazketa Artistiko I (15 €), Bolumena (15 €) eta Argazkigintza (10 €) hautatu baditu, 112 €-ko ordainagiria aurkeztu beharko du matrikula egiteko momentuan (72 + 15 + 15 + 10).
2024/2025 Ikasturteko liburuak Batxilergorako
ADI! 2.batxilergoko Biologiako liburua aldatu da: