Azterkosta irteera Arrigunaga hondartzara

Urriaren amaieran 3DBH eta GKAT2.mailako ikasleek amankomunean Azterkosta programan parte hartu dugu. Arrigunaga hondartza bisitatu eta bertan ur-laginak hartu, ekosistema aztertu eta hondakinak batu ditugu. Ur-laginak laborategian analizatu ditugu euren kalitatea aztertzeko asmoz. Hiritar zientzia proiektua da hau eta Biologia-Geologia, Fisika-Kimika eta Talde Dinamika arloetan landu dugu. Emaitzak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailara bidaltzen dugu eta beste hainbat tokitako emaitzekin batera argitaratzen dira urtean behin.

Comments are closed.