Adimen Digitala. Euskal Hezkuntza-sistemaren Eraldaketa Digitalerako Plana 2025/2029

Martxoaren 16an, BECen, Euskal Hezkuntza-sistemaren Eraldaketa Digitalerako Plana aurkeztu da.

Plan honen helburu nagusia ez da soilik teknologia geletan sartzea, baizik eta teknologia hori pedagogiaren zerbitzura jartzea, ikasleek gaur egungo gizarte digitalean behar dituzten gaitasunak eskura ditzaten.
Testuinguru horretan, funtsezkoa da teknologia digitalek hezkuntza-sistemak modernizatzeko eta guztientzako gaitasun digitalen garapena bermatzeko duten ahalmena aprobetxatzea.
Horretarako, Europar Batasunak 2030era bitarteko eraldaketa digitala gidatzeko bide-orria garatu du. “Teknologia ez da helburua, bidea baizik: helburua pertsona trebeak, kritikoak eta digitalki burujabeak hezitzea da.”

Comments are closed.